XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Besteak etzioten erantzun.

- Emen artu dizkiagu zuen izen-abizenak.

Erri ontan ezeren ixkanbil gaiztorik sortzen bada, zuek izango zerate lenengo atxillotuak.

Ez nikek erri ontan iñor ere, ez bateko eta ez besteko galtzerik nai.

Eta aurrean biali zituen.

Ustez, berak katuak sagutara etorri ziran, eta auek txakur biurtu zitzaizkien.

Errenkuraka aldegin zuten andik.

Ez nengoen lasai.

Guda bero-beroan zebillen, eta ni arraixkuan.

Edozein aldetakoak arrapatzen baniñuten, ixtillu gorriak erakutsiko zizkidaten, berekin gudara eraman arte.

Ango lanak bukatu nituenean, nere maiteei agur bat egin ta beste aldera joatea erabaki nuen.

Baiña ez nion alkateari esan.

Ez baizuen ontzat artuko.

Etsai aietatik nere burua salbatzeko, askoz egokiera obea neukan beste aldean.

Baiña ara joan baiño len, etxera egin nai nuen nere ikertxoa.

Aita endoreak aske biali zuela egunak ziran, eta baitzailleei egundoko zemaiak egin zizkien.

Ez nuen uste nere aita ta Erramonekin geiago iñor sartuko zanik.

Etxearen etorkizunerako ez nuen lan txarra egin.

Andik edo emendik neri erasoko zidaten, ordea.

Nik beldur nuenarengatik erasotzen bazidaten beiñepein.

Mutil zaarra zala alegia baitzailleetakoa, eta nere beldurrak zebillela.

Ni beti salatzaille bezela izango bainintzaion.

Etxera bidean oldozpen auek neramazkien buruan.

Ez nuen atean deika ari bearrik izan.

Ama atariko iturrian erropa garbitzen arkitu bainuen, belauniko jarrita, putzuaren ertzean, arri zabal ta legun baten aurrean.